XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

kultur handikoa zela ukatu gabe, El Estreñido zen Klorobijildoren ezizena nekazarien ahotan.

Ulertzekoa da erregearen arazoa, gizon ilustratua, ordu asko egiten zituen jauregiko liburutegian estudiatzen, tronoan eserita ere luzaro egon behar izaten zuen, eta geldotasun honek, garaiko dieta fibra gutxikoarekin batera, oso erasana zuen hesteen mugimendua.

Interesatzen zaigun gertaera gogoangarriaren egunean, egun asko zeramatzan Klorok libratu gabe, koittadua.

Erregeren ezkutari zintzoa, Dagolberto Martínez de Heredia Bertok bazuen esperantza erregeren sofrikarioarekin bukatzekoa.

Berak esana zion zaldian ibiltzea komeni zitzaiola, lauhazkan gorputza astindu, eta Bertok espero bezala, halako batean saltatu egin zuen erregek lurrera eta korrika ezkutatu zen sastrakadian.

Denbora dexente pasa zen; gaurko begiekin, Berto zigarro ugari erretzen irudika dezakegu, urduri (...)